euskera | castellano
GK
Apirilak 9an, Ostegun Santua
Iñaki Mendiluce " Txugi" XIV.Txapelketa.Real Sociedad, Eibar, Zarautz, Athletic Club, Danok Bat, Osasuna, Tolosa eta Urola K.Eak parte artuko dute
fondo
Txugi Txapelketa (28/02/2009).- Iñaki Mendiluze "Txugi" zenaren omenezko XIV. Futbol-8 Txapelketa Apirilak 9an (Ostegun Santua) jokatuko da, ohi bezala. Ekitaldian Urolako jokalari izandako Mendiluze gogoan hartu, eta bera eta familiarentzat omenaldia egitea da helburua.
Zortzi talde: Txapelketak ohiko eskema jarraituko du. Zortzi jokalariko zortzi taldek hartuko dute parte, alebin kategoriakoak, eta bi taldetan banatuko dira. Goizetik eguerdira: Jardunaldia goizeko 09:20an hasiko da Argixao zelaian, Txugiren omenezko oroitarrian lore eskaintza eginez. Partidak 09:30ean hasiko dira, launa talderen arteko bi ligaxka jokatuko dira, ondoren finalaurrekoak eta bukatzeko txapeldunetik eta bosgarrenetik zortzigarrenerako postuak banatzeko partidak jokatuko dira. Final handia 13:30erako dago iragarrita. Ondoren sari banaketa izango da. Irabazi edo ez, parte-hartzaile guztiek jasoko dute domina .